top of page

Eskolara, bizkar osasuntsuarekin

Zure seme-alaben bizkarraren osasuna babesteak merezi du, etorkizunean eskertuko dizu.

Artikulazioen egituren garapenean, luzaroan mantentzen diren gorputz-jarrera okerrak patroi okerrak sorrarazten dituzte, bizkarrezurrean aldaerak eragin ditzaketenak. Motxila eramatea eguneroko pisu handi bat da, horregatik, oso garrantzitsua da gurasoak adi egotea seme-alabek motxilan eramaten duten pisuarekin. Etorkizunean modu txarrean eragin dezake.


Motxilaren pisuak, ezin du eduki umearen pisuren %10 baino gehiago. Adibidez, 40 bat kiloko ikasle batek ez luke 4 kilo baino gehiago pisatzen duen motxila ezingo du eraman. Zama handiagoak eramanez gero, bizkarrezurraren posizio naturala nabarmenki aldatuko da.


Motxila hautatzeko orduan, kontuan izan, lotzeko tirak erregulatzekoak izan daitezela, zabalak eta bigungarria. Motxila batzuek alboko uhalak edukitzen dituzte gerriko gisa lotzen direnak. Uhal horiek egonkortasuna ematen dute eta zama gutxiago mugitzen da.

Posizio okerrak

Batzuetan, prisaren, ohituren edo moden eraginez, ikasleek motxila sorbalda batean esekita eramaten dute eta jeneralean, beti albo bereko sorbaldan. Pisua albo batean jarrita, sorbalda igo egiten da eta sistema osoak konpentsatzeko joera duenez, bizkarrezurra desbideratu egiten da eta, horrek, epe ertainera edo epe luzera desoreka sorraraziko du eta eskoliosi konpentsatua agertuko da, urte askoan antzeman gabe manten daitekeena. Zalantzarik gabe, egunero zama eramateko aukerarik txarrena da.


Motxila beheregi jartzen denean (moda da ikasleen artean), pauso bakoitzean sakro inguruko aldea eta mokorra kolpatzen dira eta horrek eragina du oinez egiteko era arruntean. Umearen gorputz-jarrera aurrerantz makurtzen da oinez egiterakoan eta, ondorioz, bizkarrezurrean gainkargak eta jarrera-patroi desegokiak sortuko dira.



Posizio zuzena

Aukerarik onena motxila bi sorbaldetatik esekita eramatea da, baina, betiere, posizioa ondo doitzen badugu. Motxila barruko gauzak banatzean, pisutsuenak beti sorbaldatik hurbil ipini behar dira. Normalean liburuak eta PCa bizkarra ukitzen duen motxilaren partean ipini behar dira. Erreferentzia gisa, motxilaren beheko partea alde lunbarrean ipini behar da, inoiz ez beherago. Zama bi sorbaldetan orekatuta banatu behar da eta ziurtatu alboko uhalak berdin estututa daudela. Motxilaren tamaina ezin da, inola ere, umearen bizkarra baino handiagoa izango.

Featured Posts
Recent Posts
Archive
Search By Tags
Follow Us
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page